IMHko Eguzki car probak ikasleekin Mintxetan

2011/09/12 00:00:00 GMT+2
Murtziako urriko solar race lasterketan parte hartzeko prestatze fasean, dagoeneko atzerako kontaketan.

Kartajenan (Murtzian) urriaren 13-14-15eko solar race lasterketan parte-hartzeko prestatzen dihardugu eta bihar IMHko heziketa zikloetako ikasleen txanda izango da: irakasle taldeak saio bat prestatu du bihar 15.00etarako, pilotu bezala parte-hartuko duten bi ikasleek eguzki autoarekin probak egin eta abiadurari puntua har diezaioten.