IMHko Dokumentazio Zentrua praktika onen lehiaketa nazionalean aurkeztu da.

2009/06/12 00:00:00 GMT+2
Hezkuntza Ministerioari aurkeztutako proiektuak bi alderdi lantzen ditu: liburutegia erabili eta kudeatzeko IKTek duten garrantzia eta bestalde gure zerbitzuak erabiltzen duten kanpo-erabiltzaileen gorakada.
Ikastetxeetako liburutegiak dinamizatu eta berritzeko praktika onen lehiaketa nazionalean aurkeztu da aurten IMH. Lehiaketa honen 2009ko deialdia Hezkuntza Ministerioak egin du. IMHk aurkeztutako proiektua 2 gaitan kokatu da, alde batetik liburutegia erabili eta kudeatzeko IKTek duten garrantzia eta bestalde gure zerbitzuak erabiltzen duten kanpo-erabiltzaileen gorakada.


IMHko dokumentazio zentruak kontsula ugari izaten ditu, batez ere teknikoak, eta IMHko ikasle eta irakasleek erabiltzeaz gain, kanpotik eskaera areagotu egin da, bai beste ikastetxe batzuetatik edo baita tailer mailako ezagutza sakontzeko beharra duten banakako kontsultak. Askotan gertatu ohi da IMHn aurki daitezkeela merkatuan agortuta dauden liburu teknikoak, hauen bila etortzen dira maiz. Bestalde, IKT garapenari esker IMHko dokumentazio zentruko liburu guztien aurkibideak on-line kontsulta daitezke: honek erraztu egin du kontsulta eta kanpotik zuzeneko eskaerak egiten dizkigute informazioa on-line egoteari esker.


IMHko liburutegia on-line ...