IMHko 30+10 mintegiak enpresa eta gizarte munduko 100 lagun bildu zituen Elgoibarren
IKUSI HITZALDIAK HEMEN...
Elgoibarko IMH - Makina Erremintaren Institutuak 30+10 Mintegia izeneko enpresa eta hizkuntza kudeaketari buruzko jardunaldia burutu zuen atzo hirugarren urtez. Aurreko bi urteetan bezala, enpresei hurbildu nahi izan diegu egun merkatuak eskaintzen dizkien produktu, tresna, sofware eleanitzak, euskaraz ere lan egitea ahalbideratuko dienak eta enpresa batzuren esperientzia eta praktika onak.
Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuodeak eta Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkateak eman zioten hasiera 100 lagun pasa bidu zituen mintegiari. Joxean Egañak, IMHko zuzendariak Gotzon Garate Elgoibarko idazle jesuita ezaguna eta urrian zendu dena gogoratu zuen, eta honen omenez mintegira bertaratutakoei lanarekin lotutako atsotitzak jasotzen zituen lamina bat oparitu zizkien.
30+10 mintegiaren berezitasuna da goiz batean eduki anitzeko hainbat hitzaldi motz eskaintzen direla, aldi berean 2 edo 3. Honela, entzuleak interesatzen zaizkionak aukeratu eta ordu erditan edukinaren ideia orokorrak jasotzen ditu. Mintegia Museoan amaitzen da luntx batean eta hemen, hitzaldietan entzundako gaiarekin sakondu nahi badute, hizlari eta entzuleek aukera dute harremana egin eta kolaborazio aukerak aztertzeko.
Aurten 19 izan dira guztira, eta hainbat alderdi islatu dira: enpresa eta hizkuntzen kudeaketari buruzko 4 hitzaldi (Pilar Kaltzada Innobasque, Igor Calzada MU/Nevada University, Daniel Hermosilla eta Sergio Monge EHU-UPVkoak); 5 praktika on (Euskaltel, Tallers per la Llengua Kataluniakoak, Université de Namur Belgikakoak eta Emuneko Imanol Minerrek Kutxan egindako azterlana); 4 euskara plan (GKN-Legazpi, Ideko, Tekniker, Urkotronik); 3 software (Eleka, Esle software askea eta Microsoft); enpresen jarrerak lantzeko 2 zerbitzu (Emun eta Elhuyar aholkularitzak) eta Notaritza-lege dokumentuen zerbitzua (Andres Urrutia).
Elgoibarko IMHk fabrikazio mekanikoan erreferente izateko duten ildo estrategikoetako bat da teknikari eleanitzak prestatzea, euskara, gaztelera eta inglesa menperatuko dituztenak, eta zentzu honetan, 30+10 mintegiak elkatrukerako bilgune bezala, eragin nahi du IMHrekin harremana duten enpresetan eleaniztasunak eta hizkuntzaren kudeaketak enpresaren funtzionamenduan duen garrantziaz jabetzeko.
Mintegiaren antolaketan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elgoibarko Udalak eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak.