IMHko 2010ko langile eta langabetuen ikastaroen programazioa abian

2009/12/11 00:00:00 GMT+1
Iraila-abendua arteko katalogoak 125 ikastaro eskaintzen ditu, 9 berriak eta 3 euskaraz.

Deskargatu langile eta langabetuen ikastaroen katalogoa (2.56 MB)...

 

Ikusi 2010 urteko bigarren sei-hileko ikastaroen programazioa...

Ikastaro guztiekin enpresek aukera dute Gizarte Segurantzako kuotetan prestakuntzagatik hobaria jasotzeko eta honela aurreko urtean egindako kotizazioaren parte bat berreskuratu ahal izateko. Honez gain, IMH, baimendutako erakunde antolatzaile bezala, beharrezkoak diren izapideak egin ditzake, eta baliabide hauek lortzea erraztu. Informazio  gehiago...

Honez gain Erregulazio Espediente Egoeran dauden enpresek ikastaro hauek sar ditzakete haien prestakuntza-planetan eta HOBETUZi laguntzak eskatu prestakuntzarako. Informazio gehiago...

Ikastaro berriak
Metrologia da berrikuntza gehien eskaintzen duen arloetako bat, ikastaro hauekin: "Tolerantzia geometrikoak 1. eta 2. maila" eta "PcDmiscad ++". Eskaintza berritu duten beste arlo batzu dira: Antolamendu industriala "Lean Manufacturing" eta "AMFE"rekin eta Giza Baliabideetakoa "PNLn abiatzearekin" eta  "Coaching"arekin.

Ikastaroak euskaraz / eskaripeko ikastaroak
Hiru dira euskaraz programatutako ikastaroak: Automatismo Hidraulikoak, Automatismo elektriko kableatuak Muntaia arloan eta Proiektuen kudeaketa Antolamendu Industrialaren arloan.

Programatutako ikastaro aukera zabalaz gain, IMHk enpresei ere eskaintzen die eskaripeko prestakuntza, enpresaren behar, helburu eta estrategiara egokitzen direnak alegia, eta enpresan bertan sortzen diren arazoak konpontzeko modurik eraginkorrena da. Eskaripeko prestakuntzan, edukiak, ordutegia eta hizkuntza (euskaraz edo/eta gaztelaniaz ikas daiteke) beharren arabera moldatzen dira eta klaseak gure instalazioetan edota enpresan bertan eman daitezke.


IKASTAROAK ARLOKA IKUSTEKO KONTSULTA AZKARRA (Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak 2010ko bigarren sei-hilerako antolatutako ikastaroak):

 

Sei-hilabete honetarako ikastaro berriak:

  • Perdoi geometrikoak 1.maila
  • PcDmiscad ++ aurreratua
  • ISO 9001:2008. Diseinua eta ezarpena
  • Lean Manufacturing
  • Prozesuen AMFEa
  • Diseinu eta balio analisiaren AMFE-AMFECa
  • PNLan abiatzea (Programazio Neurolinguistikoa)
  • Praktika dezagun coaching-a

Euskaraz antolatutakoak:

  • Automatismo elektriko kableatuak
  • Automatismo Hidraulikoak
  • Proiektuen kudeaketa


Langile eta langabetu ikastaroei buruzko Informazio gehiago hemen edo bestela IMHra deitu 943744132 telefonora