IMHk zortziehun enpresei galdetu die ikastaroak euskaraz egin nahi al dituzten

2005/09/21 00:00:00 GMT+2
Enpresek beraien langileentzat eskatzen dituzten ikastaroak euskaraz egin ahal izateko baliabideak ezartzen ari da Makina Erremintaren Institutua.

Makina Erremintaren Institutuko hizkuntza politikak 2005-2015 urtetarako euskalduntze prozesua eratu zuen eta hainbat ekintzen barruan, formazio eta enpresa munduen arteko zubi lanak egitea da helburuetako bat. Heziketa iraunkorreko atalean, IMHko irakasle talde bat eskolak euskaraz eman ahal izateko formazioa jaso du urtean zehar eta pixkanaka, ikasgai batzuren materiala euskarara itzultzen ari da.

Irailean, IMHk harremana duen Euskal Herriko enpresei galdetegia zuzendu die, ekimen hau adierazi eta galdetzeko ea beraien langileentzako ikastaroak euskaraz jaso nahi dituzten. Jada badira enpresa batzuk interesa agertu dutenak eta IMH beraiekin jarriko da harremanetan beraien beharrak bideratzeko.

IMHko GOAZEN euskara proiektuak baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Galdetegia jaso nahi baduzu, mesedez, adierazi...