IMHk Zilarrezko Bikain euskararen kalitate ziurtagiria eskuratu du

2008/11/11 01:00:00 GMT+2
Guztira 30 enpresek jaso zuten azaroaren 11an Bilboko Guggenheimen Eusko Jaurlaritzak estreinekoz banatu dituen ziurtagiriak, hauen artean Elgoibarko bik: Danobat eta IMH.
Bikain ziurtagiri ofizial, publikoa eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak emana, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. 2008ko lehen edizio honetan, Bikain ziurtagiria guztira 30 enpresa eta erakundek eskuratu dute, hauetatik 22 zerbitzu arlokoak dira eta 8 industrialak (ikusi zerrenda azpian).

2007an IMHk beste 8 erakunderekin batera Bikainen proba pilotuan parte hartu zuen. 2008ko edizioan IMHk zilarrezko Bikaina lortu du (maila ertaina).

Ziurtagirien 2008ko banaketa:

Urrea (goi-maila):
  • Elay Taldea
  • Emun Kooperatiba
  • Gipuzkoako Ikastolen Federakundea
  • Goiena Komunikazio Zerbitzuak
  • Digitalak
  • Bizkaia Irratia

Zilarra (ertaina):
  • Arlan
  • Danobat S.Coop.
  • Ede Fundazioa
  • EIKA
  • ELKARGI Donostia
  • Ekonomisten Euskal Elkargoa
  • Eroski, egoitza nagusia
  • Euskaltel egoitza nagusia
  • Fagor Electrodomésticos
  • Gipuzkoa Donostia Kutxa, egoitza nagusia
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendaritza
  • IMH Makina Erremintaren Institutua
  • Maier S.Coop.
  • Orkli S.Coop. Ordiziko egoitza
  • Pasaiko Portuko Agintaritza
  • VISESA
  • Zabaltzen.

Beltza (oinarrizkoa):
  • CAF
  • Nekazal eta Ikerketa Teknologia IKT
  • Gaiker
  • GKN Driveline Legazpi
  • Goiztiri Elkartea
  • Matia Fundazioko Iza zentrua
  • Tximela.



Honi buruzko informazioa:

www.elgoibarren.net

www.euskalit.net/bikain

www.eitb.com

www.gipuzkoa.net