IMHk presentzia nabarmena izan du FPEmpresa XII kongresuan
1.100 profesional baino gehiago bildu dira Santanderren Lanbide Heziketaren inguruko topaketa garrantzitsuenetako batean: FP Empresa elkartearen statu mailako kongresuan. Bertan, estatu osoko ikastetxe, enpresa eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, Lanbide Heziketaren etorkizuneko erronkak eta aukera berriak partekatzeko.
IMHk ere protagonismo berezia izan du ekitaldian, izan ere, Alaitz Bastida, IMHko lanbide heziketako zuzendariak kongresuaren antolakuntzan parte hartu du, Lanbide Heziketaren berrikuntzaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa berresten.
Kongresuko jardunaldietan, praktika onen mahai inguruan, IMHko Ixaka Egurbidek IMHko Berrikuntza Ingeniaritzako 2+3 eredua aurkeztu zuen. Eredu honek Lanbide Heziketa eta unibertsitateko ikasketak uztartzen ditu, ikasleei prestakuntza malguagoa eta industria-errealitatearekin estuki lotutakoa eskaintzeko helburuarekin.

Bestalde, kongresuan aitortza berezia jaso zuten CaixaBank Dualiza IX deialdian parte hartu duten ikastetxeek. IMHren izenean, Maier Alberdik jaso zuen aitorpena, IMHk garatu duen "Jolas Inklusiboak" proiektua dela eta, integrazioa, berrikuntza eta lankidetzaren alde egiten duen lana balioan jarriz.

Topaketa honek berriro ere agerian utzi du Lanbide Heziketak duen gaitasuna ezagutza, berrikuntza eta enpresa-sarea konektatzeko, eta IMHk bide horretan erreferente izaten jarraitzen duela.