IMHk Pedagogia Dualari buruzko hitzaldia emango du Menendez Pelayo Unibertsitatean

2013/09/05 23:00:00 GMT+1
Santanderko Unibertsitateak antolatzen duen "Lanbide Heziketa eta Enpresa: LH Dualaren erronka Espainian" mintegiaren barruan kokatzen da hitzaldia.

Irailaren 13an Mariano Iriarte, Prestakuntza Dualean aditua den IMH-Incresseko Zuzendariak, "Alternantziako Lanbide Heziketaren apostu pedagogikoa Europar Batasunean" hitzaldia eskainiko du Santanderko La Magdalanea jauregian, "Lanbide Heziketa eta Enpresa: LH Dualaren erronka Espainian" mintegiaren barruan.

IMHk parte hartu izan du Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako ikastaroen aurreko edizioetan, lanbide heziketaren eta prestakuntza dualaren inguruko gaietan.

Mariano Iriarte

Mariano Iriarte IMHko Incress giza baliabideetako aholkularitza zerbitzu-unitatearen Zuzendaria da.

Goi-mailako Ingeniaria - Centre d’Etudes Supérieures Industrielles (Ecully- Rhône). Ekoizketa prozesuen optimizazioan espezializatuta (kudeaketa, epeak, kostua, kalitatea).

IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolako lehen zuzendaria izan zen. Egun Espainia Mailan alternantzia ereduan ematen den lehen Graduko ikasketak eskaintzen ditu Elgoibarko Eskola honek. 1996an abiatu zenetik, 16 promozio irten dira dagoeneko bere geletatik.

Aditu bezala parte hartu du konpetentziak ziurtatzeko europar proiektuetan, eta zeharkako konpetentziei buruzko proiektu pedagogikoetan.

Bere azken lana "Enplegurako Alternantziako prestakuntzarentzat aldagai-giltzarrien estimazio eta determinazioa" izan da, non prestakuntza dualean esku-hartzen duten hainbat aldagai ezartzen diren.