IMHk ISO 14000 ziurtagiria lortu du ingurumenaren kudeaketa gestioan.
2005eko azaroaren 8an AENOR aholkularitzak UNE-EN-ISO 14000:2004 ziurtagiria eman zion Makina Erremintaren Institutuari, kanpo auditoria gainditu ondoren. Honela, IMH ziurtagiri hau lortu duen Ikaslaneko lehen ikastetxea izatera pasa da (Ikaslan Euskal Erkidegoko lanbide heziketako ikastetxe publikoen sarea da).
Prozesua IHOBEk, Ingurumen jarduketarako sozietate publikoak, koordinatutako proiektuarekin abiatu zen eta Ondoan E.Koop. aholkularitzarekin. Proeiktuan parte hartu zuten ikastetxeak hauek izan ziren: Goierri Lanbide Eskola - Ordizia, Politeknika Ikastetxea Derio, CF Somorrostro Muskiz eta Elgoibarko IMH.
Lehen fasean ingurumenarekin zerikusia duten erakundearen jarduera garrantzitsuen arloak identifikatu eta kudeatu ziren, EKOSKAN erreminta erabiliz. Tresna hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak diseinatu eta sustatzen du.
Bigarren fasean, ingurumena kudeatzeko sistema eta bere inplantazioa lortzeko prozeduren diseinua egin zen, IMHn EFQM ereduaren arabera aurretik diharduten irizpideekin bat etorrita (lan arriskuen prebentzio sistema, euskara sustatzeko sistema).
Sistema ezarri ondoren, IMHk finkatu nahi du eta lan egin etengabe hobetzeko, bere langile eta ikasleek ingurumenarekiko errespetua suposatzen duen kultura bete eta sustatzeko helburuarekin.
"INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA - DPTO. DE MEDIOAMBIENTE Y ORDENACIÓN DEL TERRITORIO":http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-387/eu/