IMHk IiP Investors in People ziurtagiria bereganatu du, Bergara, Bidasoa, Tolosa eta Usurbilgo Lanbide Heziketa ikastetxeekin batera.

2005/04/28 23:00:00 GMT+1
Agiria, estreinekoz estatuan eman da, eta nazioarteko lehen araudia da praktika onak adierazten dituena pertsonen formazioa eta lan-garapen arloan. Ziurtagiriaren helburua erakundeen emaitzak hobetzea da.

Egun munduan 35.000 erakunde baino gehiago dira ziurtagiria lortutakoak, beraien artean gipuzkoako lanbide heziketako bost ikastetxeak. Azken hauentzat prozesua 2003 urtean hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordetzak agiriaren berri Ingalaterran izan zuenean eta bertako esperientziak ezagutzean. Honela, bere ikastetxe integraletan ezartzea erabaki zuen.

Ziurtagiria joan den apirilaren 27an Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldian jaso zuten ikastetxeek eta parte hartu zuten Hezkuntza Sailburuak, Anjeles Iztueta, LH-ko Sailburuordeak, Jorge Arevalo, LH-ko Zuzendariak, Iñaki Mujika eta ziurtatzaileak, David Dale eta Anne MacColl.