IMHk hitzarmena sinatu du OEI Iberoamerikako Estatuen Antolakuntzarekin

2010/07/07 23:00:00 GMT+1
Hitzarmen honek ahalbideratuko dio IMHri Iberoamerikako estatu-partaideekin proiektuak garatzea hezkuntza, zientzia, kultura eta gizarte garapenean.

Joan den ekainaren 14an sinatu zuen Elgoibarko IMHk hitzarmena OEIrekin nazioarte mailan proiektuak  garatzen jarraitu ahal izateko.

IMHk eskarmentu handia du nazioarteko proiektuetan eta hitzarmen honek ate berriak irekiten dizkio. IMHk bere esperientzia ipiniko du OEIren esku eta OEIk  bere partetik duen sarea eta proiektu berrietan sartzeko aukera.