IMHk Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak Madrilen antolatutako Lanbide Heziketako praktika onei buruzko jardunaldietan parte hartu zuen

2004/12/09 01:00:00 GMT+2
Estatu mailako erkidegoetako lanbide heziketa gobernuetako zerbitzu buruak, teknikariak eta lanbide heziketako ikastetxeetako zuzendariak bildu zituen jardunaldiak, guztira 200 lagun inguru.

Abenduaren lehen astean Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak Madrilen antolatu zituen "Lanbide Heziketako praktika onak, hezkuntz neurriak eta kualifikazio profesionalak" buruzko jardunaldietara IMH hizlari moduan parte hartzera gonbidatua izan zen, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordetzak proposatuta. Joxean Egañak, IMH kasua aurkeztu zuen, ikastetxe integratuetako atalean, eta Manu Lopezek, lanerako prestakuntza nola kudeatzen den azaldu zuen, enpresa-ikastetxeen harremanetako atalean.