IMHk eta TRIMEK-INNOVALIAk metrologia 3Dko prestakuntza eta zerbitzu aurreratuetan elkarlanean jardungo dute

2014/02/04 00:00:00 GMT+1
Erakunde bien arteko kolaborazio sinadurari esker, IMHn TRIMEK Doitasun Zentrua martxan jarriko da, metrologia 3Dko prestakuntza eta zerbitzu aurerratuak emateko.

IMH - Makina Erremintaren Institutuak eta TRIMEK-Innovaliak elkarlan ituna sinatu dute. Honen bidez bi erakundeek elkarren arteko lan ildoak garatuko dituzte, non aipatzekoak diren prestakuntza-zerbitzuak zentruko enpresa, ikasle eta irakasleentzat; sustapen eta hedapen teknikoko jarduerak; prestakuntzaren kalitatea hobetzera bideratutako jarduerak; 3D metrologiarekin lotutako ikerkuntza- eta garapen-proiektuak; lan-inguruneak eskatzen dituen alderdietan prestatzeko ekipamendu eguneratuak eta erremintak lagatzea.

Jarduera hau garatzeko, IMHk TRIMEK-i funtzio-anitzeko 160 m2-ko gela laga dio,  TRIMEK-IMH Doitasun Zentrua instalatzeko.

Bere aldetik, TRIMEK-ek ondorengo ekipamendua egokituko du: M3 Gage Spark, OptiScan kontaktu gabeko 3D laser sentsoreaz ekipatua; Innovalia Metrology-ren produktu diren M3 compact eta M3 tablet erreminten hamar lizentzia. Horrez gain, Prestakuntza zein proiektuen arloan garapena sustatzeko aukerak erraztuko ditu; oinarrizko eta aurreratutako metrologia-prestakuntza emango ditu; CMM bitartez burutu daitezkeen 3D eskaneoa, hodei puntuetan oinarritutako metrologia eta atzeranzko-ingeniaritzan oinarritutako seminarioak antolatuko ditu; AUKOM ikastaroak emango ditu; noizean behin TETRACHECK erreminta eskuragarri ahalbideratuko du makina tridimentsionalen egiaztatze bizkorra egiteko.

 

Trimek-i buruz
TRIMEK, Innovaliako Unitate Metrologikoaren partaidea, hiru dimentsiotako neurketarako makinen estatuko fabrikatzaile bakarra da. Innovaliako Unitate Metrologikoa hiru enpresek osatzen dute: Datapixel, Trimek eta Unimetrik-ek. Unitatearen helburua da Kalitate Kontrolerako era Metrologia Dimentsionalerako soluzioen diseinu, garapen eta komertzializazioa. Horrez gain, Innovaliako Unitate Metrologikoa aktiboki egiten du lan I+G jarduerak garatzeko; soluzio integralak eskaintzen ditu metrologia konbentzionalean zein teknologia berrietan, azken hauetan aipatzeakoak direlarik eskaner optikoak eta metrologia birtuala puntu-hodeien aldetik.
Soluzioak metrologia industrialeko laborategientzat eta ekoizpen prozesuen sistema integratuentzat egiten dira, fabrikatzaileei soluzio-globala eskainiz.