IMHk eta Elgoibarko Udalak urteroko hitzarmena berritu dute

2013/05/14 07:00:00 GMT+1
Euskararen erabilera lanean sustatzeko Goazen proiektuaren jardueran laguntzeko konpromisoa jasotzen du hitzarmenak

Balantzearen aurkezpena pdf-n...

2013ko maiatzaren 8an, Elgoibarko Udal Pleno Aretoan IMHren goazen planaren 2012 urteko balantzea aurkeztu da. Ekitaldian parte hartu dute Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Ane Beitia, Udal Euskara Batzorde Buruak, Joxean Egaña, Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak eta Edurne Bilbao, IMHko hizkuntza koordinatzaileak.

2013an Udalak eta IMHk sinatutako hitzarmenari esker Elgoibarko Udalak IMHri 2013rako 3.000 euro emango dizkio, Goazen proiektuaren jarduera finantzatzen laguntzeko, non helburu nagusitzat dituen IMHn euskararen erabilera sustatzea eta Makina Erremintaren sektorean eragitea, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanaz (30+10 mintegia, enpresei eskainitako prestakuntza eta zerbitzuak euskaraz aregotzea, proiektuak euskaraz sustatzea...).

IMHko arduradunek adierazi duten bezala, bederatzi urteren ondoren euskararen presentzia IMHko prestakuntza eta zerbitzu guztietan nabaria da eta bermatuta dago, heziketa ziklo, ingeniaritza duala, prestakuntza iraunkorra, incress giza baliabideen aholkularitza, ekinberri proiektugintzan eta ETEentzako berrikuntza zerbitzuen Asmaola negozio unitatean besteak beste, bakoitza bere mailan.

Ahalegin hau erakundeen laguntza eta elkarlanari esker izan da, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta hasieratik Elgoibarko Udalak urtero laguntzen baitu Goazen plana.

Orokorrean IMHk "nodo" izaera bultzatzen jarraituko du, enpresa eta pertsonekin elkarlanean biderkatzaile izateko euskararen erabilera sustatzeko ahaleginetan ere.

2012ri dagokionean, bikain barne ebaluazioan 2008an lortutako puntuazioan gora egitea zen helburu nagusia eta hala egin dugu.

Bestalde, euskararen ikuspegitik nodo izaera sustatzeko helburu nagusiari dagokionean IMHk eman dituen pausoak euskararen erabileran emaitza positiboak izan ditu:

Zerbitzu orduek gora egin dute (%37, iaztik 2 puntu gora), bezeroen demandak gora egin duelako, bereziki Asmaola prozesuan. Asmaola proiektu berritzaile hau indartsu barneratzen ari zaigu merkatuan oinarri negozio-unitate euskaldun izanik. Lanbide Heziketa Iraunkorrak lortu du berriz burua bistaratzea, eta nahiz eta eskaripean prestakuntza emateko ahaleginek bereziek ez duten erantzunik izan, langileentzako katalogo irekiko pare bat ikastaro ematea lortu dugu.

Lan-hizkuntzari dagokionez, zertxobait jeitsi da orokorrean %50,5 (iaz %51) baita euskaldunen arteko erabileran %67 (iaz %74), baita ahozko erabilera orokorrean ere. Baina beti ere gorazko joera mantenduz (etengabe igo eta gelditu aurreko bi urteko emaitza baino altuago emanaz). Gogora ekarri behar dugu, lankidek aitortutako erabileran oinarrituta dagoela datu hau.

Aurreko urteekin alderatuta aurten estatu mailako hainbat proiektu landu dira, eta horrek ekarri du gaztelaniaren erabilera handitzea. Suertatu ohi da ere lankide euskaldunei lan zerbitzuak gaztelaniaz ematea egokitzea bai prestakuntzan bai zerbitzuetan, eta beraz harreman profesionalen hizkuntza erabilerak urtetik urtera aldaketak izaten ditu, euskararen presentziaren ehuneko altua mantenduz.

Barne erabilera indartzeko Euslider III eta ahozkolore landu ditugu. Ahozkolore kanpainan mintzagramaren parte-hartze handia izan da, lankideen %90 alegia eta aukera eman digu pixkanaka euskara-tratu ekimenak berreskuratu eta berriak abiatzeko.

Ingeniaritza Duala eta Asmaola prozesuek aurrerapausoa eman dute euskarazko negozio unitate izendatu zirenetik; Ingeniaritzak gradu berriaren abiatzearekin egitura berriari euskararen presentzia bermatu du eta ikasgai berrien materialen sorkuntza euskaraz ere egin da. Bere aldetik, Asmaolak enpresekiko zerbitzu eskaintza hirukoizteaz gain, %10ean handitu du euskararen erabilera.

Hezkuntza-enpresa arteko zubi-lanaren izaera biderkatzeko asmoarekin, IMHko heziketa zikloetako ikasleekin diagnostiko bat egin dugu ikasleek enpresetan praktikak egiterakoan euskararen erabilera aztertzeko. Oinarrizko ikerketa honen emaitzak adierazi digute euskararen presentzia esanguratsua dela eta aukera dagoela proiektuarekin jarraitu eta aurrera egiteko. Horrela adierazi diegu elkarlanean dihardugun instituzioei eta hurrengo pausoak prestatzen gabiltza.

Zazpigarren urtez antolatu dugu 30+10 Mintegia. Hikuntza-kudeaketari buruzko topagune erreferentzialaren izaera indartzeko helburuarekin, beste erakundeekin elkarlana areagotu dugu beraiei protagonismoa eskainiz eta gure mintegian tokia eginez, bai industria arloari (AFM elkartea), bai hizkuntza industriari eta baita lanbide heziketari ere,emaitza oso positiboarekin.

Gure frenoak ere izan ditugu: Enpresei egiten diegun euskarazko prestakuntza teknikoaren eskaripeko eskaintzaren emaitzak antzua izaten jarraitzen du. Badirudi beheranzko egoera ekonomikoak merkatuan negatiboki eragiten duela eta hau dela eta zaila egiten zaigu aurre egitea.

2013ko helburu nagusia:

  • Barne berrantolatze estrategikoaren ondorioz abiatu dugun Plan Estrategiko Komertzial berriak eta Eraldaketa prozesu berriak ekarriko dituen ekintzetan euskararen erabilera uztartu, IMHren HKSrekin bat etorriz.

Helburu zehatzak:

  • Erakundetzea: HKS jarraipena.UDALA/GFA/HPS harremana.

  • Erabilera: PEKen ekintza berrietan elebitasuna uztartu

  • Ezagutza: Berariazkoak euskaraz egitea lortu

  • Motibazioa: Sentiberatze hitzaldiak, euskara tratuak / “erakundeekin euskaraz”-matriza / euskararen eguna

  • Komunikazioa: 30+10 Mintegiaren 8. edizioa.

Proiektu berria: GEHITU, Gipuzkoako enpresen euskararen erabilera handitu lanbide heziketako ikasleen Lantokiko Prestakuntzaren bidez

 

KRONOGRAMA:

  • 2003. Euskara sustatzeko plana proiektu bezala proposatu hizkuntza aholkularitzarekin (Ahize-AEK) eta Zuzendaritzak onartu
  • 2004. IMHko kudeaketa planean txertatu Goazen euskara proiektuko helburuak (prozesu guztietan eta helburu nagusietan).
  • 2004. Hitzarmena sinatu Elgoibarko Udalarekin.

  • 2004. Iraunkorreko eta Hasierako irakasleak ikastaroak emateko euskaraz trebatu. (aurrez euskara ikasteko irizpideak ezarri eta onartu).

  • 2004. Ezagutzaren Klusterreko Euskara bilgunean parte hartu eta IMH kasua azaldu

  • 2004. Bat aldizkarian Goazen abiatzeari buruzko artikulua.

  • 2005. IMHko Hizkuntza politikari buruzko gogoeta kanpo-barruko eragileekin.

  • 2005. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman sendotzea: lehen diru laguntza.

  • 2005. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak dekretua egokitu eta Fundazioentzat lehen laguntzetan sartu.

  • 2005. Ulibarri programan sartu eta ikasle baten liberazioa (asteko 6 ordu)

  • 2005. Enpresei lehen galdetegi orokorra, iraunkorreko ikastaroak euskaraz jasotzeko interesa ezagutzeko.

  • 2005. Worfast ikastaroa, itzulpen memoriak eta glosategi teknikoa eratzeko abiatu.

  • 2005. Lankideen arteko ahozkolore (mintza-laguna)

  • 2005. Bat aldizkarian Goazeni buruzko 2. artikulua (planaren inplantazioari buruz)

  • 2005. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema sortzeko lehen urratsak.

  • 2005. Ingeniaritza Eskolan eskolak euskaraz abiatzeko lehen urratsak, 2. adarra sortzeko.

  • 2006. Hizkuntza Politika zuzendaritzak onartu.

  • 2006. Makinak euskaraz (Fagor cnc-en interfaza, makinen eskuliburuak, kanpoko txartelak.)

  • 2006. Garatuko (7tik) 3 ikastaro euskaraz

  • 2006. Incress: diagnostikoak euskaraz egiten hasi

  • 2006. IMHk HPSrekin protokoloa sinatu.

  • 2006. Lehen 30+10 mintegia

  • 2007. Hizkuntza Politika berria (IMHko orokorrean uztartuta)

  • 2007. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema osatu, onartu

  • 2007. Bikain pilotuan parte hartzaile

  • 2007. Eskaripeko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz

  • 2008. Bikain zilarra

  • 2008. Katalogoko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz

  • 2008. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema lankideei aurkeztu

  • 2008. Goazen azpiproiektuak garatu: merkatu azterketa (GFA, EHU) eta erakundeen eraldaketa EGB-IVO (EHU) abiatu. 160 enpresen proiektuko lehen urratsak.

  • 2009. Katalogoko LHI 2 ikastaro euskaraz

  • 2009. Soliolinguistika Klusterrak 2008ko 2 kasu argitaratu ditu: IMH eta Bergarako Udala

  • 2009. IMH-Udalen hitzarmen-berritzea

  • 2009. Goazen 5 urteko emaitzak jasotzen dituen bideoaren aurkezpena.

  • 2009. UEUko udako ikastaroetan IMHren kasuaren aurkezpena.

  • 2009. Ziurtagiria Elkarteak Bai Euskarari Sariko lehen edizioan IMH saritu du Jez-ekin batera, bost urtetan euskararen erabilera normaltzeko egindako ibilbideagatik.

  • 2010. Lanbide Heziketa Iraunkorra euskaraz kanpaina.

  • 2010. Lanabesa Sariak ekintzailetasuna eta euskararen erabilera sustatzeagatik.

  • 2011. HPS-IMHren arteko elkarlan hitzarmena sinatu

  • 2011. IMH-Udalen hitzarmen-berritzea

  • 2011. 30+10 mintegiko 6. edizioa.

  • 2012. IMH-Udalaren hitzarmen-berritzea

  • 2012. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin euskaraz lanean jarduteko konpromisoa

  • 2012. 30+10 mintegiko 7. edizioa.

  • 2012. Enpresarean Euskarazko produktu eta zerbitzuetarako azokaren 1. edizioan parte hartzaile.

  • 2012. Lantokiko Prestakuntzan diharduten Hasierako Lanbide Heziketako ikasleei diagnostikoa.

  • 2012. Bikain barne ebaluazioan 700 puntu gaindituta.