IMHk Errioxan antolatu denEnpresa Bikaintasunaren II. Foroan parte hartu du
Azaroaren 10 eta 11n, Nekazaritza eta Garapen Ekonomikoaren Kontseiluak, Errioxako Marketing Taldearen lankidetzarekin antolatutako Empresa Bikaintasunaren II. Foroan parte hartu du Makina Erremintaren Institutuak (IMH) hizlari bezala. Foroa Logroñoko Riojaforum-ean izan zen.
Ixaka Egurbide, IMHko giza-baliabideko arduradunak, Makina Erremintaren Institutuko kasuari buruz hitz egin zuen, konkretuki, Kudeaketa Aurreraturako Giltzarriak: pertsonalaren potentziala maximizatu-ari buruz. Jardunaldia, Zuzendari Nagusi, Kudeatzaile, Zuzendari Laguntzaile, Departamentu Buru eta Kalitateko Arduradunei zuzendua izan zen, guztira, empresa desberdinetako 180 ordezkari baino gehiagoren partaidetza izanik. Jardunaldi hauetan aurkeztu den erreferentziako eredua, Europear Bikaintasunaren Eredua den EFQM izan zen eta aukeratutako metodología, kudeaketa metodologia berriak erabiltzen dituzten hamabost enpresen kasu konkretuak azaltzea. Kasuen exposizioak, enpresetako proiektu arduradun eta gerenteak egin zituzten.