IMHk CATIA diseinu softwarea gehituko du bere formazio eskaintzari

2005/10/10 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak eta CATIA diseinu softwareko banatzaile den ABGAM Segula Technologies enpresak kolaborazio hitzarmena sinatu dute. Honela, uneko diseinu software puntakoenak eskainiko ditu, besteak beste CATIA, UNIGRAPHICS, PROENGINEER eta AUTODESK.

ABGAMek Bizkaian duen ordezkaritza eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutaren arteko hitzarmenarekin, IMHk PLM teknologien proiektu industrialak garatzeko integrazioa osatu du (diseinua, prozesuen simulazioa eta kudeaketa produktuaren bizitzaren ziklo guztietan kontrolatu).

Erreminta mota hauek erabiltzen dituzten teknikarientzat kalitatezko formazio aurreratuaren beharra dagoela eta (CAD/CAM/CAE/PLM arlokoak), eta teknologia hauek enpresetan inplantatuz eta ustiatuz ekar dakieken onura dela eta, IMHk, honez gero UNIGRAPHICS, PROENGINEER eta AUTODESK erreminta aurreratuak izanik, azken hau gehitu du bere formazio eskaintzan, CATIA , alegia.

CATIA softwarearen formazioa ABGAMek ziurtatu eta bermatuko du eta IMHk prestakuntzarako diru laguntzen kudeaketa egingo du. CATIA ri buruzko lehen ikastaroa datorren azaroaren 9an hasiko da.

1989an fundatua, ABGAMek GAMESAn izan zuen sorrera, bertako behar teknologikoei aurre egiteko. 2002an Segula Technologies talde frantsesean sartu zen. IBM eta Dassault Systems negozio kide izanik, ABGAM espezialista da merkatuko liderrak diren CAD/CAM/CAE/PDM tresnekin eta Ingeniaritza, diseinu, mekanizazio, sistema eta fabrikazio digitalarentzako PLM soluzioak eskaintzen ditu.