IMH20 urte: Makina Erremintaren Historiari buruzko hitzaldia

2010/01/12 01:00:00 GMT+2
Carmelo Urdangarinen emango duen hitzaldia datorren urtarrilaren 21ean burutuko da arratsaldeko 18.00etan Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutua duela 20 urte sortu zela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu sorrera gogoratzeko eta egungo jarduera azaldu eta etorkizuneko proiektuak jakitera emateko.

Hurrengo jardunaldia Makina Erremintaren Historiaren inguruko hitzaldia izango da eta urtarrilaren 21ean burutuko da, arratsaldeko 18.00etan Makina Erremintaren Museoan.


Hitzaldia Carmelo Urdangarinek emango du, herritarrei eta interesatuei irekia eta doakoa izango da. Aurrez izena emateko deitu IMHra 943744132 telefonora (Leire Alberdi) edo webean apuntatu (http://www.imh.es)

HITZALDIAREN ESKUORRIA HEMEN....

Hitzaldia: Makina Erremintaren Historia

  • Data: 2010/01/21
  • Ordua: 18:00-19:30
  • Tokia: Makina Erremintaren Museoan, Elgoibar.
  • ETORRERA BAIEZTATZEKO telefonoa 943744132 (Leire Alberdi), edo sartu hemen....

 

NOLA IRITSI Museora (IMH ondoan) ...


20. urteurreneko ekitaldi guztien berri hemen...

IMHk KUTXAren laguntza du 20. urteurreneko ekitaldien antolaketarako