IMH "The Gap" lanbide heziketako proiektuaren egoitza otsailean
izan dira ikastetxe parte hartzaileak.
“The Gap” proiektuari esker, parte hartzaile bakoitzaren inguru industriala ezagutzeko aukera dute, eta baita bertako lanbide heziketako irakaskuntza sistema nolakoa den.
Elgoibarren elkartuko diren proiektuko 30 kideek Soraluce, Launik, Bost, Mondragon Assembly eta Tornos Guruzpe enpresak bisitatuko dituzte eta bakoitzean gai edo prozesu bat aztertuko dute. Lan hau egiten laguntzeko, enpresa hauetan lanean diharduten Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolako ikasleak izango dituzte gidari bisitetan.
Oraingo fasean, IMHren partetik goi-mailako heziketa zikloetako lehen mailako ikasleak izango dira: Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Alberto martinez eta Aitor Izagirre, Industri Ekipoen Mantenimenduko Asier Peña eta Alain Murillo eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Beñat Sierra,
eta irakasleak Mariaje Ayestaran Eneko Ansotegi, Jon Egaña, Asier Garcia eta Mikel Arregi.
Azken topaketa Finlandian izango da apirilean eta ondoren IMHk, proiektuaren koordinatzaile izanik, memoria aurkeztuko du, bazkide guztien ekarpenekin.