IMH STEAM bokazioak sustatzen 900 gazteentzako antolatutako Zuk Zeuk lehiaketan

2021/04/22 13:12:00 GMT+2
Fabrikazio Aurreratua eta Digitala irudikatzeko erronkak landu dituzte Zuk Zeuk lehiaketan parte hartu duten bigarren hezkuntzako eta batxilergoko euskal gazteek.

2021eko urtarriletik martxora bitartean egin den Zuk Zeuk Lehiaketako 3. edizioan, Euskal Herriko 30 eskola eta elkarteetako 900 gaztek hainbat erronka bizi izan dituzte, garapen iraunkorreko helburu jasangarriak eta etorkizuneko bokazioak modu ludiko baten bidez lantzeko helburuarekin.

IMHri dagokionean lehiaketaren gazte parte hartzaileek Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren teknologiekin lotutako ekintzak landu dituzte, besteak beste: quizz galdera-erantzunak, posterrak, lanbide teknikoak ezagutu eta hausnartzeko informazio bilaketa, eguneroko egoerak hobetzeko 3D-ko piezen diseinua, eta industria 4.0-ko hobekuntzak txertatu dituzte prozesu industrialetan.

3D piezen diseinuan parte hartu duten piezak IMHko Fabrikazio Aditiboko makinetan inprimatu ditugu, emaitza diseinuarekin bat zetorren ikus zezaten. Talde batzuk izan dira:

ZukZeuk lehiaketako 3d diseinuaren erronkaren pieza batzuk IMHko Additive Village-n inprimituta

  • Elgoibarko Tinky Winky Soportea
  • Lekeitioko Eguzkia Izokiaren euskarria
  • Lezoko Pitxitxi Kamara tapatzekoa
  • Gernikako Altubetarrak Tremendous Kup-Vihelmo1
  • Zegamako Belekoiak
  • Amorebieta-Lauaxetako Pausuz-pausu
  • Lasarteko Terrific Lappi
  • Barakaldoko Guk etorkizuna

Zorionak parte hartzaile guztiei eta lehiaketako irabazleei ere, eta jarraitu balio jasangarriak eta STEAM bokazioak kontuan izaten!

Zuk Zeuk lehiaketa gazte ekintzailez osatutako Feel My Way Kooperatibak antolatu du, Euskal Herriko 12 eragilekin elkarlanean, horietako bat IMH izanik.