IMH Sariak. 5. edizioa

2007/03/06 01:00:00 GMT+2
IMHk enpresei zuzendutako deialdia ireki du webgunean ikasle ohi aipagarria proposatzeko

IMH Sariak ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei errekonozimendua egiteko antolatzen ditu Makina Erremintaren Institutuak. Aurtengo Sari banaketa martxoaren 30ean izango da eta IMHk deialdia ireki du ikasle ohi aipagarria proposatzeko bereziki enpresa munduari.

Aurten sektore industrialeko 43 empresek emango diote babesa sariei, patrozinatzaile edo kolaboratzaile bezala. Sarien helburua da lanbide heziketa eta enpresa munduen arteko lotura adieraztea eta etorkizuneko langileak izango direnei errekonozimendua egitea.

Bost urteetan lan-ibilbide adierazgarria izan duten profil ezberdinetako ikasle ohiak ezagutu ditugu. Aurtengoen proposamenak egiteko, IMHk deialdia ireki du eta web-orriaren bidez egin daiteke. Egun gure enpresetan nazioartekotasunak duen garrantzia dela eta, aurtengo Sariek lehenetsi egingo dute gai hauetan bereziki adierazgarriak izan direnei.

Ikasle ohi aipagarria proposatzeko epea martxoaren 19an amaituko da. Sarien banaketa martxoaren 30ean izango da, eguerdiko 12.30etan, IMHko Areto Nagusian.

IMHk esker ona adierazi nahi dizkie aurtengo babesa eman dute enpresa guztiei:

Babesleak:

  • DANOBAT TALDEA
  • ETXE-TAR, S.A.
  • JL FRENCH ANSOLA
  • MAPFRE SEGUROS
  • NICOLAS CORREA
  • ONA ELECTROEROSION
  • ZUBIOLA

Kolaboratzaileak:

  • AGME, S.A.
  • ALCORTA BROCKHAUS, S.A.
  • AUTOMATION ORIA, S.L.
  • BERDIN, S.L.
  • BIAL MEKANIZAZIOAK S.L.
  • BIELE, S.A.
  • CRISTALUX LIMPIEZAS, S.L.
  • DELTECO, S .A.
  • ENGRANAJES GRINDEL, S.A.L.
  • FAGOR ARRASATE, Koop. E.
  • GAINDU,S.A
  • GLUAL HIDRAULICA, S.L
  • GORATU, S.A.
  • GRUMAL, S.L.
  • IBARMIA, S.A.
  • IMS CONSULTORES
  • INDUSTRIAS ALGA, S.A
  • INDUSTRIAS KOKATU, S.L.
  • INDUSTRIAS METALA, S.L.
  • INTZA, S.A
  • JUARISTI, S.L.
  • LAIP, S.A.
  • MAZA
  • MECANIZADOS GURRUTXAGA
  • METAL PERFORMERS, S.A.
  • PIERBURG
  • PIXEL SISTEMAS, S.L.
  • PNEUMAX S.A.
  • REYMA, S.L.
  • SAMMIC, S.L.
  • SIERRAS SABI
  • SPICER AYRA CARDAN,S.A
  • T.M.NORMA, S.A
  • TALLERES AIBE, S.A.
  • TEKNIKER
  • ZEHATZ, S.L.