IMH Sariak 2009 enpresa-kultura eta lanaren balioen inplikazioari

2009/06/15 23:00:00 GMT+1
Ikasle ohi aipagarriak Elgoibarko enpresa ezagun batean egiten du lan eta bere inplikazioa eta ardura enpresaren estrategia teknologikoan giltzarri bilakatu da.
Aurreko urteetan ekintzailetasuna, nazioartekotasuna eta berrikuntza kontutan izan baditugu, aurten enpresa-kultura eta lanaren balioen inplikazioa hartu dugu gai nagusitzat.


Krisia dela eta azken Woka berrikuntzarako hausnarketa saioetan, enpresetan eta gizartean amankomuna den beharra azaleratzen da: indibidualismoa, etika falta eta epe laburrei aurre egiteko baloreak sustatzea, eta indibiduoen identitate soziala eta lanaren beraren balio soziala berreskuratzea. Egun, gaitasun teknikoez gain, jarrerazko gaitasunak eta harremanetarako gaitasunak hobestu nahi ditugu, pertsonen garapena erraztu ahal izateko. Lanaren, esfortzuaren eta elkartasunaren balioa sustatu nahi dugu. Oparotasunaren ondorioz, lanak balioa galdu du kontsumoa eta aisialdiaren aldean. Gizarteak, oro har, baina hezkuntzak bereiziki lanaren beraren balioa aintzatetsi behar dute gazteen aurrean.


Beraz, ikastetxeen funtzioa bada langile edo ekintzaile bihurtuko diren gure ikasleengan balio hauek sustatzea.


Aurten aurkeztu diren ikasle ohi aipagarrien artean aukera izan dugu lanaren balio soziala nabarmen adierazten duten esperientzia identifikatzeko. Gure ikasle ohi honen ardura, Elgoibarren kokatuta dagoen bere enpresaren estrategia teknologikoan giltzarria den funtzioak betetzera eraman du. Ostiralean ezagutuko dugu bere ibilibidea, sari banaketan kontatuko baitigu bere esperientzia.


Ikasle ohi aipagarriarekin batera aurtengo ikasle sarituak ere ezagutuko ditugu ekainaren 19an, IMHko Areto Nagusian eguerdiko 12.30etan burutuko den ekitaldian. Ekitaldira gonbidatuta zaudete. Mesedea adierazi etorriko zaren. Eskerrik asko.


IMHk esker ona adierazi nahi dizkie aurtengo babesa eta kolaborazioa eman dute enpresa guztiei.


Sariei buruzko informazio gehiago ...