IMH Sari eta Diploma banaketa

2013/06/16 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 21ean banatuko dira 11. edizioko IMH Sariak eta heziketa zikloetako diplomak

Heziketa Zikloetako ikasleak izango dira protagonistak datorren ekainaren 21ean IMHn.  Irakasle,  guraso, enpresa pertsona eta Elgoibarko Udaleko, Lanbide Heziketako Sailburuordetzako eta AFMko ordezkariak elkartuko dira eguerdiko 12.00etan ikasketen amaiera ospatzeko.

Diploma banaketa ekitaldiak atal berezi bat izango du IMH Sariak banatzeko. Aurten lau enpresa babesle (Danobat Group, Industrias Pampo, Pixel Sistemas eta Hoffmann Group) eta  hamasei kolaboratzailei esker antolatu ditugu Sariak. Beraz ostiralean ezagutuko ditugu nortzuk izango diren aurtengo Ikasle ohi aipagarria, ikasle aipagarria, ekoizpenaren programazioko zikloko ikasle aipagarria eta elgoibartar aipagarriak.