IMH Sari eta diploma banaketa ekitaldia

2014/06/10 00:00:00 GMT+2
Heziketa zikloetako bigarren mailako ikasleak azken txanpan daude dagoeneko. Ekainaren 19an banatuko dira IMH Sariak, diplomekin batera.

Datorren ekainaren 19an, arratsaldeko 18.00etan Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko heziketa zikloko ikasleen diploma banaketa ekitaldia egingo dugu Alberto Ortueta Areto Nagusian.

Diploma banaketaren aurretik IMH Sariak banatuko ditugu Aurtengo Ikasle, Eredu Dualeko Ikasle eta Ikasle Elgoibartar Aipagarri, eta IMHko Ikasle Ohi Aipagarriari. Amaitzean argazkiak egingo ditugu pergolan eta ondoren luntxa izango dugu Makina Erremintaren Museoan.

Ikasle, irakasle, guraso zein lagunak, gonbidatuta zaudete ekitaldira.

Urtez-urte, IMHkin elkarlanean diharduten enpresa babesle (aurten HOFFMANN GROUP ETA PIXEL SISTEMAS) eta kolaboratzaileei esker banatuko ditugu sariak.