IMH Sanloren bisita

2011/02/11 01:00:00 GMT+2
Gipuzkoako Txapelketako lehen fasearen balantze positiboa egin dute arduradunek

 

Hamasei taldek jokatu dute eskubaloiko kadete nesken Gipuzkoako Txapelketa eta IMH Sanlo kadete neskak 5. sailkatuak gelditu dira 4. eta 3. sailkatuekin 22na puntora berdinduta. 15 partidatik 4 bakarrik galdu dituzte, eta 1. urteko taldea izanik eta pare bat infantilekin jolastuta, emaitza txukuna izan da beraz.

2010-2011 denboraldia amaitzeko otsaila-ekaina bitartean sailkapen onena izan duten zortzi taldeen artean Foru Aldundiko Torneoa jokatuko dute.

IMH Sanlo kadete neskek lehen fasea amaituta babesleari bisita egin diote  gaur: Makina Erremintaren Institutuko eta Makina Erremintaren Museoko instalazioak ezagutu eta erakunde hauen jardueraren berri izan dute. Zorionak beraz egindako lanagatik, eta zorte on otsailaren 20an abiatuko den Foru Aldundiko Torneoan... SIRE KETAKE BU!

Bisitaren argazkiak...

 

IMH Sanlo - Zarautz lagunartekoa
  • Otsailak 12
  • 16:30
  • Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian


IMH Sanlo - Ereintza Aguaplast

  • Otsailak 20
  • 19:30
  • Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian