IMH Sanlo Kadete Neskak

2008/05/04 23:00:00 GMT+1
Espainiako eskubaloi kadete nesken txapelketako igoera sektoreko fasea Elgoibarren izango da, Trinitate jaietan.

IMHk, aurtengo Euskadiko txapeldun kadete mailan, beste hiru talderen kontra jokatuko du: Kantabriako Camargo cluba, Nafarroako Itxako, eta Kataluniako hirugarren sailkatua izan den La Garriga clubaren kontra. Lau taldeek maiatzaren 16-17-18an jokatuko dituzte partiduak Elgoibarren eta bakarra pasako da finalera.

8 sektoretan daude sailkatuta taldeak fase honetan. Sektore bakoitzeko irabazlea finalerako sailkatuko da eta maiatzaren azken aste-buruan jokatuko dituzte azken partiduak Espainiako txapeldun nor geldituko den jakiteko. Zorte on IMH Sanlo EKT taldeari eta aurrera!



IMH Sanlo EKT neskak...