Kirolzaletasun saria IMH Sanlo eskubaloi taldearentzat

2011/06/07 00:00:00 GMT+2
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak 2010-2011 denboraldiko sariak eman ditu eta hauetatik kirolzaletasun saria Elgoibarko IMH Sanlo taldeak jaso du kadete nesken mailan.

IMH Sanloko kadete neskek denboraldi bikaina egin dute aurten. Gipuzkoako Eskubaloiko Diputazio Torneora ere iritsi ziren finalista bezala eta Zumaian jokatutatako triangeluarrean hirugarren gelditu ziren baina diferentzia gutxirekin.

Zorionak jokalari, entrenatzaile eta arduradunei lortutako Kirolzaletasun sariagatik, aupa IMH Sanlo!