IMH-Mekatronika eta MEKA-Galdaragintza erronka partekatuan
IMH eta MEKA arteko lankidetza berriro ere martxan! MEKAko Galdaragintzako ikasleek 10 gurdi fabrikatu dizkigute IMHko Mekatronika Industrialeko maketak muntatzeko. Lan bikaina, zehaztasunez eta konpromisoz egina.
Bestalde, IMHko Iker Etxeberria irakasleak pieza batzuk mekanizatu dizkie, MEKAko ikasleek metala tolesteko 2 makina sortu ahal izateko.
Makina hauek Ikasenpresan aurkeztu zituzten, eta tailerretan pieza txikiak azkar, seguru eta modu jasangarrian tolesteko aukera ematen dute, CNC bidezko toleste makina hidraulikoaren erabilera saihestuz.
Bi IKASENPRESA, bi talde (bulego teknikoa eta tailerra), eta emaitza bikaina. Eta hau hasiera besterik ez da…
Datorren ikasturterako ideia berriak sortzen hasi gara dagoeneko!