IMH-Meka emakumea eta industria proiektuan arrakala izpide

2026/02/04 09:50:51 GMT+1

Emakumea eta Industria proiektua: laugarren urtez jarraian, arrakalaren inguruan hausnartzen

MEKA-IMH arteko lankidetzatik sortutako Emakumea eta Industria proiektua laugarren urtez jarraian burutu da, oraingoan ere genero-arrakalaren inguruko gogoeta erdigunean jarrita. MEKAtik Goi Mailako Gizarteratze zikloko ikasleek IMHra etorri dira, Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleekin batera erronka bateratua egiteko.

Erronka honetan, generoaren araberako aukera desberdintasunen eta horrek industriaren barruan eta gizartean duen inpaktuaren inguruko hausnarketa sustatzen da.

Jardueraren azken balorazioa 2. mailako ikasleen esku egoten da, ikasleen arteko elkarlana eta ikaskuntza aberastuz.

Bi orduko tailer trinkoa izan arren, parte-hartzaileek jarrera ona erakutsi dute eta ikasleek esperientzia positibotzat hartu dute.

Proiektuaren helburu nagusia da ikasleen artean kontzientzia kritikoa piztea eta industriaren esparruan oraindik existitzen diren genero-arrakalak bistaratzea, hausnarketa soziala bultzatuz eta etorkizun berdinzaleago baterako urratsak emanez.