IMH LHII-ko irakasleak Salamancan: FOL, ekintzailetza eta berdintasunaren inguruko esperientziak partekatzen

Maiatzaren 26 eta 28 bitartean, IMH Lanbide Heziketako bost irakaslek Salamancara egin dute bidaia "Compartiendo experiencias inter-centros en el ámbito de FOL, Emprendimiento, Orientación e Igualdad" izeneko MECek diruz lagundutako proiektuaren baitan.
Bertan, CIFP Río Tormes eta CIFP Rodríguez Fabrés ikastetxeak bisitatu dituzte, eta Xátivako CIFP La Costera ikastetxeko lankideekin elkartu dira. Topaketa honen helburua izan da ekintzailetza eta Soft Skills programak ezagutzea, baita FOL (Laneko Orientabidea eta Legedia) departamentuen arteko ezagutza eta praktiken elkartrukea ere.
IMHko irakasleek aukera izan dute Salamancako ikastetxeetan garatzen ari diren proiektu berritzaileak bertatik bertara ezagutzeko eta, era berean, IMHn garatzen diren ekimen eta metodologien berri emateko. Truke honek ikastetxeen arteko harremanak estutu ditu, eta etorkizuneko lankidetza berrien oinarriak jarri ditu.
Jarduera hau "Compartiendo experiencias" proiektuaren baitan gauzatutako beste ekintza garrantzitsu bat izan da, eta argi erakusten du FOL, ekintzailetza, orientazioa eta berdintasuna lantzeko ikuspegi berritzaileen aldeko apustua, bai IMHn, bai parte hartzen duten gainerako zentroetan.