IMH-ko 11. Triatloia

2011/07/14 23:00:00 GMT+1
IMH-ko 11. Triatloia gaur burutu da

 

Gaur, uztailak 15 goizeko 9:00etan hasi da IMH-ko 11. Triatloia. Ordu horretan igerian egin behar zuten IMH-ko langileak Mutrikuko kaian bildu eta 500 metroko igerialdiari ekin diote.

Ondoren, taldeko txirrindularien txanda izan da, Mutrikutik Elgoibarrera (IMH-ra) etorri behar izan dute bizikletaz, 18 Km eginez.

Eta azkenik korrikalarien txanda. Hauek IMH-tik irten eta Elgoibarko San Lorentzo auzora joan-etorria egin behar izan dute, 4.5 Km eginez.


Sari banaketa IMH-ko sarreran egin da eta bertan banatu dira urrezko, zilarrezko eta brontzezko azkoinak.


Ondoren, parte hartzaile guztiek indarrak berreskuratzeko aukera izan dute Maite Rodriguezek gertaturiko hamaiketakoari esker.


Eskerrik asko antolakuntza guztiari, oso giro polita sortu baita!