IMH-ko 10. Triatloia

2010/07/19 17:44:00 GMT+2
IMH-ko 10. Triatloia aurreko ostiralean burutu zen

Uztailak 16 goizeko 9:00etan hasi zen IMH-ko 10. Triatloia. Ordu horretan igerian egin behar zuten IMH-ko langileak Mutrikuko kaian bildu eta 500 metroko igeraldiari ekin zioten.
Ondoren, taldeko txirrindularien txanda izan zen, Mutrikutik Elgoibarrera (IMH-ra) etorri behar izan zuten bizikletaz, 18 Km eginez.
Eta azkenik korrikalarien txanda. Hauek IMH-tik irten eta Elgoibarko San Lorentzo auzora joan-etorria egin behar izan zuten, 4.5 Km eginez.

Sari banaketa IMH-ko sarreran egin zen eta bertan banatu ziren urrezko, zilarrezko eta brontzezko azkoinak.

Ondoren, parte hartzaile guztiek indarrak berreskuratzeko aukera izan zuten Maite Rodriguezek gertaturiko hamaiketakoari esker.

Eskerrik asko antolakuntza guztiari, oso giro polita sortu bait zen!