IMH kadete neskak Euskadiko Txapeldunak

2008/03/10 01:00:00 GMT+2
Elgoibarko Sanlo EKT eskubaloi taldeko IMH Kadete neskek larunbaten Olaizaga polikiroldegian jokatutako partiduan sailkatu ziren txapeldun.

Martxoaren 8an, larunbatean, Elgoibarko Olaizagan Basaurin kontra alde handiarekin irabazi ondoren, eta denboraldia amaitzeko partidu bat jokatzeko falta arren, matematikoki Euskal Herriko Txapeldun sailkatu dira eskubaloiko IMH kadete neskak.


Partidu bakarra galduta, Elgoibarko SANLO EKT-ko IMH kadete neskak fin eta gogor aritu dira denboraldia. Hurrengo pausoa Espainiako txapelketa jokatzea izango da. Zorionak taldeari, entrenatzaileari eta antolatzaileei eta bejon daizuela!!!!!!!


Elgoibarko SANLO EKT-ko IMH kadete neskak Gipuzoako txapeldun (partaideak)


Informazio gehiago:

www.sanlo.net

www.elgoibarren.net