IMH Ingeniaritzak Arrate Igoeraren 34. Edizioa babestuko du

2005/04/06 00:00:00 GMT+2
Proba bertan behera gelditu zen edurra zela eta joan den apirilaren 9an. Antolatzaileek ekitaldiren data berria lehen bait lehen argitaratuko dute.

Euskal mendien zirkuitoetako pilotu aipagarrienek datorren neurtuko dute beraien trebezia Arrateko aldapetan.

Larunbat goizean 9.00-12.00 tartean autoak aztertuko dira Toribio Etxeberria kalean, 12.30-13.30etan autoen aurkezpena egingo da eta 14.30-19.30etan proba egingo da, eta azkenik sari banaketa Unzaga plazan izango da.

Arrate Igoerak euskal igoeren txapelketan puntuatuko du eta bertan euskal pilotuek eta beste erkidegoetakoek ere parte hartuko dute. Escudería Eibar, antolatzaile dena, ahalegin handiak egin ditu dena prestatzen, ihaz arrakasta handia izan zuten bide bazterrak jendez gainezka betetzea lortu bait zuten.