IMH Ingeniaritza Eskolako ikasturte berriaren inaugurazio ofiziala

2008/10/19 23:00:00 GMT+1
Aurtengo berrikuntza izango da IKT tresnen erabilpena gelan hareagotuko dela eta ikasleek ordenagailu eramangarri pertsonalak erabiliko dituztela eskolak jarraitzeko
Joan den urriaren 17an, ostiralean, IMH Ingeniaritza Eskolako 08-09 kurtso berriaren inaugurazio ofiziala egin da Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian. Ikasle, guraso, irakasle, enpresa tutore eta agintariez gain, parte hartu dute:

  • Hitzaldi magistrala "Aldaketa klimatikoa", Xabier Caño jauna, IHOBEko Zuzendari Orokorra.
  • Itsaso Zubizarreta, 9. promozioko ikasle ohia eta egun Elgoibarko HRE Hidraulic-eko Ingeniaria eta Mikel Ezenarro, HRE Hidraulic-eko gerentea.

Ingeniaritza Eskolan aurten berrikuntza interesgarri bat abiatu da eskola antolaketan; ikasleek  ordenagailu eramangarri pertsonalak erabiliko dituzte eskola ordu guztietarako eta Internetera wifi-ren bidez konektatuko dira. Horrez gain software libreko hainbat informatika tresna prestatu zaie (bulegotika, interneten segurtasuna), eramangarrien abiatzea errazteko. Ekimen hau lehen mailako ikasleentzat izango da eta hurrengo urteetan bigarren eta hirugarren urteetan inplantatuko da. Aurten bigarren eta hirugarren mailan gomendatu egin zaie erabiltzea, ez dute derrigorrezkoa izango. Kontutan izanik ikasleak langile ere direla, eramangarrien bidez erraztu egingo dute eskola eta lanaren arteko uztarketa.

 

Aurtengo ikasturteko 102 ikasle matrikulatuekin txandakako lan eta ikasi eredua darabilen ingeniaritza honek 13 urte beteko ditu.