IMH Ingeniaritza Eskolako 14. promozioa abian

2009/09/15 23:00:00 GMT+1
Ongi etorriko lehen astean harrera mintegia lantzen ari dira eta aurreko promozioetako ikasle eta ikasle ohien esperientzia ezagutuz
Irailaren 14an abiatu zuen ikasturtea lehen ikasturteko taldeak Elgoibarko Ingeniaritzan eta hiru astetako prestakuntza trinko baten ondoren enpresetan urriaren 13tik aurrera hasiko dute txandakatzea, hau da hiru egunez enpresan lanean eta ostegun eta ostiraletan eskolan.


Bestalde, bigarren mailakoek atzerriko misioan dihardute orain, hau da 12 astez atzerriko enpresa batean lanean eta hirugarren mailako ikasleek karrera amaierako proiektua irailaren amaieran aurkeztuko dute.


Guztira ehun ikasle dira IMHko txandakako Ingeniaritza Eskolan ikasten dihardutenak.