IMH Ingeniaritza Eskola: Ate irekien jardunaldia

2006/02/02 01:00:00 GMT+2
Data: 2006ko ekainaren 17an Ordua: 11,30 Tokia: IMH - Azkue Auzoa, 1 - Elgoibar (Gipuzkoa) Etorrera baieztatzeko, deitu 943744132 telefonora.

Datorren ekainaren 17an, larunbatean, IMH Ingeniaritza Eskolak ate irekiak antolatu ditu, goizeko 11,30etan. Arduradunek, ikasle eta ikasle ohiekin batera formazio programa azalduko dute eta ondoren instalazioak bisitatuko dira.

IIMHko Ingeniaritza Eskolan eskainitako ikasketak goi-mailako heziketa-zikloa amaitu berri duten gazteentzat edo enpresa batean hainbat urtez lanean aritu eta gero unibertsitate-titulua lortu behar duten langileentzat dira interesgarriak.

IMHko Ingeniaritza Eskolaren ezaugarri nagusia ingeniariak txandakatze-sistemaren bidez prestatzen dituela da. Sistema hau ohizkoa da Europan, Frantzian esaterako. Ikasleak ikasketa-prozesuaren erdia enpresa batean egiten ditu, Eskolak eta enpresak adostutako proiektu batzuen inguruan lanean. Prestakuntza-denboraren beste erdia IMHko instalazioetan egiten du ingeniarien ohizko ikasketa teorikoak eginez.

Ate irekietara etortzeko izen-ematea bi modutan egin daiteke: 943 744132 telefonora hots eginez edo mezu bat bidaliz formularioaren bidez.

Informazio gehiago...