IMHk Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak Madrilen antolatutako “Irakasleen protagonismoa: ikasgelako esperientziak eta proposamenak beraien formaziorako” jardunaldietan parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordetzak proposatuta.

2005/11/09 00:00:00 GMT+1
Estatuko Eskola Kontseiluaren Areto nagusian, unibertsitatekoak ez diren estatuko hezkuntza- maila guztietako irakasleak bildu zituen ekitaldiak.

Urriaren 25, 26 eta 27an, Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak Madrilen antolatutako “Irakasleen protagonismoa: ikasgelako esperientziak eta proposamenak beraien formaziorako”-i buruzko topaketan, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMHk) hizlari moduan parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordetzak proposatuta.

Emiliano Anton, IMHko Fabrikazio arduradunak, Fabrikazio arloko irakasleen Gaitasunen Kudeaketa eta Prestakuntzari buruz hitz egin zuen. IMHko esperientzia noiz eta nola kudeatu zen azaldu zuen Anton jaunak, baita sistema antolatzeko zein pausu eman behar izan ziren eta, azkenik, gaur egungo kudeaketaren antolakuntza nola egiten den, fabrikazio arloan bereziki.

Jardunaldiak urteko antolatzen ditu Hezkuntza Ministerioak. Aurtengoaren helburua zen:

  • XXI. mendeko eskolararen definizioan, irakasleei protagonismoa eman beraien funtzioa zein izango den zehazteko.
  • Ikasgelako esperientzia desberdinetaz gogoetak egin, hezkuntza praktikei buruzko ikuspegi berritzaileak aztertuz eta gaitasun profesionalen garapenerako ondorioak atera.
  • Erreferentzi bezela erabiliko diren ondorio eta proposamenekin dokumentuak egin, beste ekarpen batzuk ere kontutan izanik, hasierako hezkuntza eta irakasleen etengabeko hezkuntzaren diseinuaren inguruan.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago:...