IMH Hezkuntza Ministerioak finantzatutako GESCON proiektuko partaide

2012/02/13 00:00:00 GMT+1
Lanbide heziketako ikastetxeetan ezagutzaren kudeaketa lantzen duen proiektuko partaideak Miranda de Ebroko ITIn izan zuten lehen topaketa

Miguel Esquiroz, Burgosko Instituto Tecnológico de Miranda de Ebroko proiektuaren arduradunak dionez, "ostiraleko bilera inflexio puntu bat da Gescon proiektuan, orain arte harremanak telematikoak izan baitira eta elkarlanerako estrategia berriak diseinatzeko balioko du".

GESCON, lanbide heziketako ezagutzaren kudeaketaren proiektuaren helburua da sistematika eta lan metodologia bat garatzea, ikastetxe  bakoitzean, eta lan esparru guztietan, Ezagutzaren Kudeaketa identifikatu, kontrolatu eta garatzeko, eta ikastetxeen artean partekatzeko modu bat lortzeko.

GESCON sarea Burgosko unibertsitateak, Nuclenor enpresak eta lanbide heziketako bederatzi  ikastetxek osatzen dute, hauen artean Elgoibarko IMH.


Informazio  gehiago (gaztelaniaz)...