IMH eta udalaren hitzarmena eta metala.eu aurkezpenaren bideoa

2011/04/08 00:00:00 GMT+2
IMHk Udalarekin berritu zuen urteroko Goazeni buruzko hitzarmena eta metala.eu komunitatea aurkeztu zuen

 

Martxoaren 8an, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak eta Joxean Egaña, Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten IMHko Goazen euskararen erabilera sustatzeko.

Goazen proiektua IMHn euskararen erabilera areagotzeko sortu zen, baita Makina Erremintaren sektorean euskararen erabilera sustatzeko ere. IMHko euskara koordinatzailea eta komunikazio harduraduna den Edurne Bilbaok 2010. urteko Goazen proiektuaren balantzea aurkeztu zuen, 2011rako halburuekin batera.

Horretaz gain, IMHko Proiektuen arduraduna den Roberto Altzerrekak metala.eu aurkeztu zuen, euskarazko edukinekin sortutako fabrikazio mekanikoaren komunitatea. Metala.eu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin da eta hezkuntza eta enpresa munduari ekarpena egin nahi dio, blog eran plataforma bat sortuz Fabrikazio Mekanikoaren definizioa (wikia), albisteak eta topagunea interneten izateko.

Ondorengo bideoan aurkezpenaren laburpena ikusi ahal izango duzu: