IMH eta Tianjin-go CSMCren arteko Elkarlan Hitzarmena

2013/11/08 00:00:00 GMT+1
AFM Makina erremintaren fabrikatzaileen sektoreak Tianjineko udal-hiriarekin duen elkarlan esparruan, IMHk hainbat ekintzetan parte hartu du azaroaren lehen astean.

Azaroaren 2tik 7a bitartean IMHk agenda trinkoa bizi izan du Txinan. Makina erremintaren fabrikatzaileen sektoreak Tianjineko hiriarekin duen elkarlan esparruan, IMHk ondorengo ekintzetan parte hartu du:

  • Azaroaren 2an, Beijing-eko Espainiaren Enbaxadan, Joxean Egaña IMHko Zuzendariak batetik SMC eta AFZ partner txinatarrek  bestetik, IMHko irakasleek parte hartuko duten ekoizpen ikastaroa sustatzeko hitzarmena sinatu zuten. Ekitaldian Jose Ignacio Wert Hezkuntza Ministroak parte hartu zuen.
  • Azaroaren 4an, Egañak, hitzarmeneko ikastaroan matrikulatu diren ikasleekin solasaldi bat izan zuen; ikastaroan landuko dituzten helburu eta edukiak aztertzeko.
  • Azaroaren 5ean IMHKo zuzendariak ikastaro-irekieraren Ekitaldi Ofizialean parte hartu zuen, txinatar partnerrekin eta Xabier Ortueta AFMko Zuzendari Nagusiarekin batera.
  • Egun horretan bertan IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolarekin harremana duten Zientziaren Unibertsitateko ordezkariekin bildu zen IMHko Zuzendaria. Azken hauekin UPV-EHUk hitzarmena adosteko lanetan dabil.
  • Azaroaren 6an “Lanbide Heziketa, garapen ekonomikoaren motorra” Nazioarteko Mintegiko hizlari bezala parte hartu zuen Egañak. Iñaki Mujika Mintegiko Zuzendariak eta Jose Luis Maure Mintegiko nazioarteko arduradunak ere parte hartu zuten.
  • Egun horietan, Joxean Egañak atzerriko misioa egiten diharduten IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolaren ikasleekin elkarrizketatu zen; ikasleak CSMC ikastetxeko makinen mantentze lanetan eta dokumentu teknikoen kudeaketan parte hartzen ari dira.