IMH eta La Caixaren Ixutu gizarte bazterkeriaren aurkako proiektuaren bideoa

2011/04/08 00:00:00 GMT+2
IMH eta La Caixa elkarlanean gizarte bazterkeriaren aurka

 

Abenduaren 21ean, IMH eta La Caixak laguntza hitzarmen bat sinatu zuten Ixutu proiektua aurrera eramateko. Proiektu honen helburua gizarte bazterkeriari aurre egitea da, laguntza psikosoziala eta gaitasun tekniko eta jarrerarekikoak ematen dien ikastaro bat aurrera eramanez. Klaseetan, garapen pertsonala, asertiboa izatea, baloreen garrantzia, ekintzailetasuna,... landu dituzte.

Herrialde desberdinetako 20 pertsonak hartu dute parte ikastaro honetan, eta orain, klaseak bukatuta praktika garaia iritsi zaie. Horretarako, IMH praktika hauek lortu eta jarraipena egiteko lanean ari da.

Ondorengo bideoan Amali eta Mohamed bi ikasle parte hartzaileren iritzia ikusi ahalko duzu: