IMH epaimahaikide Txileko Hezkuntza Ministerioko (Mineduc) atzerriko pasantia programaren proiektuetan

2004/09/28 23:00:00 GMT+1
IMHko nazioarteko gaiak daramatzan Conteseko arduradunak Txilen daude iraileko azken astean 2003ko zuzendari bekadunek egindako proiektuak ebaluatzeko

Andeseko herrialde honetako bostehun bat irakasle eta zuzendari urtero aukeratuak izaten dira CPEIPek (Centro de Perfeccionamiento, Experimentación e Investigación Pedagógicas) koordinatzen duen atzerriko hobekuntza-ikastaro programan parte hartzeko. Helburua, hezkuntzaren kalitatea eta ekitatea hobetu eta hezkuntzaren garapen profesional iraunkorra egitea da.

Egonaldiaren ondoren, ikasturtean zehar, bekadunak aurreproiektu bat aurkeztu behar dute, beraien zereginarekin zerikusia duen gai bati erantzunez eta helburua eskola edo lizeoko hezkuntza proiektuarekin bat datorrena. Azkenik, proiektua atzerriko erakundeak ebaluatuko du, hobekuntza-ikastaroa amaituz. Parte hau Txilen egiten ari dira Jarraipen Jardunaldietan eta IMH bertan da atzerriko erakunde bezala, proiektuak ebaluatzen.

Mineduc-en datuen arabera, 2004 urterako 408 bekadun hautatuak izan dira, 1996 urtetik 5.883 izanik.

Aurten pasantiak Argentina, Australia, Belgika, Kanada, Espainia, Estatu Batuak eta Frantziako ikastetxe eta unibertsitateetan egingo dira. Pasante hautatuek herrialde hauetako ikastetxeetan ezagutuko dituzten esperientzia pedagogikoak behatu, aztertu eta gogoeta egingo dute.

IMHri dagokionean, 7. promozioko 21 zuzendari pasanteak urriaren 19an etorriko dira Euskadira “Gaitasunen bidezko kudeaketa curricularra eta administrazio dezentralizatua” ikastaroa 4 astetan egiteko.