IMH Ekintzaile astea: MEIren "erosteko-orga motorizatua nagusientzat" ideia onenaren irabazle

2007/04/26 23:00:00 GMT+1
Eusko Jaurlaritzak Tknikaren Urrats Bat programaren bidez bultzatuta, ekintzailearen astea ospatu da Euskadiko Ikastetxeetan. Elgoibarko IMHn antolatu den "sortu zure ideia ekintzailea" lehiaketan lehen mailako 3 taldek izan dute errekonozimendua eta hauetatik Alberto González Eibartarra, Brian Meabebasterrechea Etxebarritarra eta Ibon Indamendi Debarrak osatu duten Goi-mailako Industri Ekipoen Mantenimenduko taldeak irabazi du lehiaketa.

Hiru ideia ekintzaile finalistak izan dira:

Merkatal zentruetan erosteko-orga motorizatuak edadetu eta elbarrituentzat.

Goi-mailako industri ekipoen mantenimenduko taldea.

Ikastetxeekin harreman zuzena duten enpresak sortu, ikasleei lana emateko prest daudenak.

Goi-mailako proiektu mekanikoen garapena taldea.

Gazteentzat abantaila haundiko laguntzak emango dituen banketxea.

Erdi-mailako makineria eta linea eroanbideen mantenimendu elektromekanikoa taldea

Irabazleek diploma eta MP3 bana eskuratu dute Javier Lopez, IMHko zuzendari tekniko eta Iñaki Ugalde IMHko Urratsbateko dinamizatzailearen eskutik.