IMH eguneko irabazleak: MEI D 1.

2004/02/23 00:00:00 GMT+1
Joan den otsailaren 20an, ostiralean, Heziketa Zikloetako, Ingeniaritzako eta Gestio Eskolako ikasle, irakasle eta langileen artean IMH eguna ospatu zuten, kirol-aisialdi aktibitate anitzetan parte hartuz.

Goizean kiroletako finalak jokatu ziren eta batzuk ere Karakateko igoera ere egin zuten edur artean. Eguerdian paellaren lehiaketarekin bukatu zen konpetizioa. 2004ko IMH eguneko irabazleak lehen ikasturteko D Ereduko Mantenimenduko Goimailako Heziketa Zikloetako ikasleak izan ziren.

Eguna bukatzeko, Añota Sagardotegiari eta Gelatxo baserriak utzitako kupelei esker, sagardotegi giroko bazkaria egin zuten, bertso artean jardunaldia amaituz.

Argazkiak...

Argazkiak 2...