IMH eguna: Talde Antolatzailearen bilera.
2004/02/04 00:00:00 GMT+1
Otsailaren 4an IMH eguna Talde Antolatzaileak bere lehen bilera egin du. Bertan ikasleen ordezkariak (Heziketa Zikloak, Ingeniaritza, Gestio Eskola), ikasketa buruak eta IMHko langile batzuk bildu dira.
Aurten honako hauek dira parte hartzeko aukerak:
- Taldeko kirola: Futbito
- "Aretoko kirola": Mus, Tute, Partxis eta Xakea
- "Joku areto"ko Kirola: Ping-Pong eta Futbolina
- Kirol Gastronomikoa: Paella txapelketa
- Kirol konbinatua: Hirutloia (korrika, bizikleta eta tiragoma, bakarka edo taldeka).
- "Kirol herrikoia: Heptatloia (sakuak, arto jokoa, ur eramana, "laranjing", "arrautsing", binaka hanka bat lotuta eta burritxiko), Sokatira eta "zapitxoa".
Eta klasiko bat: Karakateko Igoera (kronometro barik baina ondo hornituta).
"Gosezto Sagardotegian" bazkalduko dugu ondoen, zutirik jatorrizkoetan bezala eta sagardotegiko menuarekin... modalitate berria. Txotx!
Bazkalostean, sorpresatxorenbat egongo da.