IMH-CSMC Tianjin elkarlana 2019ko uztailean

2019/07/09 17:15:00 GMT+2
Txinako ikasturte amaiera ekitaldiaren ondoren irakasle-ikasle ordezkaritza dugu IMH ezagutzen eta formakuntza jasotzen.

IMHko Zuzendari Kudeatzailea, Ixaka Egurbide, Tianjin-en izan da uztailaren lehen astean, CSMCko Tianjin-go "Fabrikazio Mekanikoan CNC bidezko Produzkioaren Programaziko Goi-mailako Teknikarien" 4. promozioaren ikasturte amaiera ekitaldian.

Bide batez ixaka Egurbide Lazpiur eta Gestamp enpresek Txinan duten egoitzetako ordezkariekin bildu da, IMH-CSMC elkarlanaren helburuetako bat baita Txinan gure enpresentzako plataforma sustatzailea izatea, formakuntza eta talentua eskaini eta proiektuak elkarrekin garatu ahal izateko.

Bestalde, uztaileko bigarren eta hirugarren astean Tianjingo Unibertsitateko Ingeniaritza aplikatuko eta CSMCko irakasle eta ikasle ordezkaritza bat etorri da IMHra urtero bezala, IMH eta ingurune industriala ezagutzera eta formakuntza jasotzera, aurten proiektuetan oinarritutako metodologiaren ingurukoa, hain zuzen.