IMH Campuseko unibertsitate tituluen diploma banaketa ekitaldia: argazkiak eta bideoa

2022/04/08 12:59:00 GMT+1
2019-2020 eta 2021-2022 promozioak

Apirilaren 7ko ekitaldian IMH Campuseko Fabrikazio Aurreratuaren Unibertsitateko diplomak banatu ditugu eta aitortza egin diegu Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu, Digital Manufaturing unibertsite master, Fabrikazio Aditibako unibertsitate espezializazio, eta Industria 4.0rako Datuen Analitika Prediktiborako Proiektuen espezializazioko ikasleei.

Horrez gain, aipamen berezia izan dute:

Espediente onenak:

  • GRADUA, 2019/20 ikasturtea, JON MALETA ORMAZABAL.
  • GRADUA, 2020/21 ikasturtea, ENERITZ ETXABE SALABERRIA.
  • MASTERRA 2019/20 ikasturtea, IDURRE FERNANDEZ URRETAVICAYA.
  • MASTERRA 2020/21 ikasturtea, MARIO ARRUE SANZ.

Unibertsitate espezializazioetan, gai, bikaintasunaren aipamenarekin:

  • Fabrikazio aditiboa, 2019-20 ikasturtea, JON ANDER CANTABRANA
  • Industria 4.0rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuak, 2019-20 ikasturtea, EVA MARIA ANGLADA eta ANGEL ÁLVAREZ DÍAZ.

Ekitaldian Nerea Chapartegui Graduko ikasle ohiak bere bizipenak eta eskertza adierazi ditu, ikasle ohien ordezkari gisa.

Bestalde, Euskal instituzioetako ordezkariek zorion mezuak eman dizkie graduatuei: Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Xabier Ortueta IMH Campuseko presidente eta AFMko zuzendari orokorrak; Ane Beitia Elgoibarko alkateak; Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak; eta, Iker Estensoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak.

Ekitaldia amaitzeko eta luntxaren aurretik, Ainhoa Larrañaga eta Chick Juárez-en musika emanaldia entzun ahal izan dugu eta azken agurra egiteko unibertsitateko ereserki unibertsala del "gaudeamus igitur" abesten lagundu digute.

Zorionak graduatuei, familiei eta irakasle-tutoreei! Plazer handia izan da zuekin berriz elkartzea.

Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ekitaldia antolatzen eta gozatzen lagundu diguzuen guztioi!