IMH Campuseko unibertsitate graduazio ekitaldia: argazkiak eta bideoa. 2025-11-14

2025/11/15 00:05:00 GMT+1
Zorionak graduatu guztiei!

2025eko azaroaren 14ko ekitaldian IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako diplomak banatu ditugu eta aitortza egin diegu Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko eta Digital Manufaturing Unibertsite Masterreko ikasleei.

Horrez gain, aipamen berezia izan dute:

Espediente onenak:

  • BERRIKUNTZAKO INGENIARITZA GRADUA, LUCIA GANDIAGA.
  • FABRIKAZKO DIGITALAREN MASTERRA, XABIER CABALLERO.

Ekitaldian Lucía Gandiagak bere bizipenak eta eskertza adierazi ditu, ikasle ohien ordezkari gisa.

Bestalde, Euskal instituzioetako ordezkariek eta Edurne Iturbe Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariak zorion mezuak eman dizkie titulatuei: Ainhoa Berasaluze EHUko Graduondoko errektoreordeak; Sara Urionabarrenetxea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak, Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Zuzendariak, Ion Zubiaurre, Elgoibarko alkate ordeak eta Josu Riezu, AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendariak.

Ekitaldia Elgoibarko Brilet talde akustikoaren emanaldiarekin eta luntxarekin amaitu dugu.

Zorionak ikasleei, familiei eta irakasle-tutoreei! Plazer handia izan da zuekin berriz elkartzea.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ekitaldia antolatzen eta gozatzen lagundu diguzuen guztioi!

  • Sartu hemen ARGAZKIAK ikusteko.
  • Bideoa laster argitaratuko dugu.