IMH Campus Elgoibarko 5. Zientzia Azokan

2026/05/19 10:27:00 GMT+2
IMHko erakustokian goiz jostagarria pasa dugu Elgoibarko haur eta gazteekin, gure ikasleek makinetan diseinatu eta ekoiztutako piezekin.

Jolastu eta jolastu, goiz jostagarria pasa dugu IMH Campuseko erakustokian Elgoibarko 5. Zientzia eta Teknologia azokan!🎉

IMHko ikasleek diseinatutako eta makinetan fabrikatutako pieza-jolasak haur, gazte eta gurasoen gozamena izan dira.😎

3D fabrikazio aditibo bidez egindako piezen formak bereziki deigarriak izan dira askorentzat 😉

Ekainean Bizilabe zientzia tailerrean urtean zehar parte hartu duten haurren gurasoen bisita jasoko dugunez, gure lantegi eta laborategietan ikusi ahal izango dituzue, gonbitatuta zaudete! 🙌 

Teknologia emozionantea delako 💗 

Eskerrik asko Elgoibarko Udalari eskualdeko bokazio zientifiko-teknologikoak babestu eta sustatzeagatik, eta standera hurbildu zareten guztiei!