IMH Campus Elgoibarko 4. Zientzia Azokan

2025/05/20 09:18:00 GMT+2
IMHko erakustokian teknologiari eta lantegi digitalari lotutako steam jolasak egin ditugu Elgoibarko haur eta gazteekin.

Elgoibarko 4. Zientzia eta Teknologia Azokan izan gara herriko ikastetxe, enpresa eta eragilerekin batera, Elgoibarko haur eta gazteei zientzia eta teknologia gertukoa eta erakargarria egiteko helburuarekin.

IMHn ikasleek teknologian, lantegi digitalean, fabrikazio aditiboan eta adimen artifizialari buruzko proiektuetan ekoiztutako jolasak ekarri ditugu azokara, "erronka sinpleak" haur eta gazte bisitariei egokitutakoak, esaterako, diseinu, fabrikazio eta muntaiko ariketa-asmakizunak; eta fabrikazioko ikasleek egindako 3d puzzlea.

Bestalde, Elgoibarko Herri Eskolako erakustokian, MagnetErakarri ikastetxe bien lankidetzaren esparruan, IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolako irakasleek gidatuta, Herri Eskolako ikasleek "zaborra sailkatzeko sistema" izeneko proiektua aurkeztu dute taldeka.

Eskerrik asko bisitari guztiei eta Elgoibarko Udalari, steam ekimenean jartzen duen inplikazio eta konpromisoagatik.

Eskerrik asko baita ere FIDELIA, YML Network eta VLF4EU bezalako proiektuei, gure etorkizuneko talentuaren bideratzaile izateagatik.